Aseguru-sektoreko ekimenak sustatu eta haietan parte hartzen dugu
EIAC estandarra
Aseguru-etxeen eta artekarien artean informazioa trukatzeko estandarra da EIAC, haien arteko komunikazio guztiak normalizatu ez ezik, produktibitatea eta lehiakortasuna hobetu ere egiten dituena. Abantaila handiak dakartza sistemak:
- Eraginkortasun handiagoa ematen du, denborak eta kostuak murrizteaz gain, zerbitzuaren kalitatea hobetzen baitu.
- Artekaritza eta aseguru-etxeen artean partekatutako informazioaren fidagarritasuna bermatzen du.
- Artekari bakoitzaren negozio-zenbakiak denbora errealean eskuratzeko aukera ematen du.
CIMA proiektua
EIAC estandarra ez litzateke posible izango Konektagarritasunaren eta Zerbitzuen CIMA plataforma egongo ez balitz. Oinarrizko plataforma horrek bide ematen du estandarra azkarrago ezartzeko, haren erabileraren benetako egoera ezagutzeko, trukatzen den informazioaren kalitatea egiaztatzeko eta haren formatuak eta erabilera-arauak betetzen direla bermatzeko.
‘Artekariaren bezeroen datuak tratatzeko gida’ sustatzen dugu
Jardunbide egokien gidak, “Aseguru-artekariak aseguru-entitateei egindako polizetan aseguru-hartzaileen datuen tratamenduari buruzko printzipioak” izenekoak, aseguru-entitateek aseguru-hartzaileen datuak tratatzeko oinarri orientagarriak ezartzen ditu.
Aseguru-entitate gehienek bat egin dute gida honekin. Gidaren xedea da alderdi bien harremana gardena eta konfiantzazkoa izatea, betiere artekariaren/artekaritzaren erreferentzia bezeroaren aurrean mantenduz.
Akordio bakarrak egiten ditugu merkatuan
Baldintzen Gutunak
Aseguru-etxe batzuekin negoziatzen ditu ADECOSEk bakarrik lankidetza-hitzarmen hauek. Aseguru-etxe horiek beren bazkideek bitartekatutako primen %90 osatzen dute, eta aseguru-etxeek eta aseguru-artekaritzek askatasunez adosten dituzten itunetan sartzen dira; bi aldeen arteko harremanak arautzen dituzte itunok, aseguruak banatzeko araudiaren arabera.
Baldintzen Gutunek aukera ematen diete borondatez sinatzen dituzten aseguru-etxe eta artekari elkartuei jarduteko oinarrizko printzipio batzuk ezartzeko, konfiantza eta segurtasun juridikoen esparruan. Kontratu horiek, besteak beste, irizpide bakarra ezartzen dute bitartekaritza-jarrera aldatzeko, hainbesteko eztabaida sortzen duen auzi batean.
Ezbeharren gidak
ADECOSEk egindako “Ezbeharrak kudeatzeko jardunbide egokien gida” izenekoak Elkarteko aseguru-etxe eta artekaritzentzako betebeharren dekalogoa ezartzen du.
Ezbeharraren kudeaketan alde bientzako egitura-, eragiketa- eta informazio-arau jakin batzuk betetzeko betebeharra ezartzen du gidak, bezeroei zerbitzurik onena eskaintze aldera.