slogan
Área de Asociados
foto
:: ADECOSE :: Bazkidea izatea :: Bazkideak :: Nazioarteko harremanak :: Jarri gurekin harremanetan
ADECOSE
Elkartearen Jokabide Kodea
Adecoseri buruz
Presidentearen gutuna
:: ADECOSE
ADECOSE

foto

 

Nor gara

Xedea

Aseguru-artekaritzen interesak babestea

ADEKOSE 1977an sortutako erakunde independentea da, eta aseguru-artekaritzen interesak babestea du helburu. Aseguruen artekaritza sektoreko punta-puntako enpresak biltzen ditu. Horien guztien ezaugarri nagusia beren egitura eta lehiatzeko gaitasuna da.
Beren bazkideek euren profesio zein enpresetan eskuratu duten mailari  esker eta horien parte-hartze aktiboagatik, ADECOSEk aseguruen artekaritza sektorean eragina du eta solaskide aditu gisa finkatu da Administrazioaren eta aseguruen merkatuaren aurrean.

Ikuspegia

Artekaritza sektorea profesionalizatzea

Egungo egoerak enpresa-arriskua kudeatzeko kultura berri bat eskatzen du. Horren arabera, profesionalizazio, gardentasun eta independentzia handiagoa behar da, baita kontsumitzaileentzako informazio eta babes gehiago ere.

Helburuak

Bazkideen interesak babestea

Bazkide diren artekaritzen interesak ordezkatu eta babestea, Administrazioaren eta ekonomia nahiz gizarteko beste sektoreen aurrean, betiere estatutuetan dauden arauak kontuan hartuz.

Berritzea eta nazioartean zabaltzea

Aseguru artekaritzaren sektorean berrikuntza sustatzea, baita nazioarte mailako zerbitzu eta sareak sortzea ere. Horrela, enpresen arteko erlazioa eta harremanak bultzatuko dira.

Ordezkaritza zabala

Bazkide guztien gogoak adierazteko bidea izatea, Herri Administrazioko erakundeen aurrean, aseguruen merkatuaren aurrean, eta nazioarte mailako edozein erakunderen aurrean.

Aseguru artekaritzaren eginkizuna gizartean sustatzea

Aseguru artekaritzaren eginkizunak zabaltzea arriskuak kudeatzeko aholkularitzari dagokionean, eta bere balioa gizarte osoan aitortzea.

Balioak

Objektibotasuna, etika, gardentasuna eta zerbitzua

Sorrerako balio hauek eta askatasun eta independentzia printzipioak ADECOSEren Jokabide-kodearen oinarriak dira. Bazkide guztiek onartu behar dituzte.

Objektibotasuna

Arriskuen azterketa profesionala egitea, bezeroaren beharretara hobeto egokitzen den aseguruen estaldurari buruz aholkatzeko.

Etika

Jarduera profesionalean estandarrik altuenak mantentzea, eta momentu guztietan informazio argia, egiazkoa eta zintzoa ematea.

Gardentasuna

Bezeroari bere eskubide eta betebeharren berri ematea, sinatu dituzten kontratuei dagokionez, eta horrekin eta aseguruen merkatuarekin dituzten harremanetan gardentasuna sustatzea.

Zerbitzua

Kalitatezko zerbitzua eskaintzea. Horretarako bezeroari balioa eman behar zaio sektorean adituak diren langile sare baten bitartez.

 

 

© ADECOSE 2010
Serrano,81 - 1º Dcha - 28006 Madrid - T. +34 915 903 318 F. +34 915 630 481 - info@adecose.com
aviso legal
 
BIPAR COPAPROSE FMBA