Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestra web mediante el análisis de tu navegación en nuestro sitio. Si continuas navegando, consideraremos que aceptas su uso. Para más información, consulta nuestra Política de Cookies.

X

Elkartearen Jokabide Kodea

ADECOSE ELKARTEAREN JOKABIDE KODEA

(2007ko apirilaren 11n Zuzendaritza Batzordeak onartua)

Askatasuna eta independentzia ADECOSE artekaritzako kideek beren gain hartu behar dituen oinarrizko printzipioak dira.

Halaber, elkartearen fundazio balioak, gaur egun guztiz indarrean daudenak, hauek dira: objektibotasuna, etika, gardentasuna eta bezeroarenganako zerbitzuaren kalitatea.

Printzipio eta fundazio-balio horiek betebehar hauetan zehaztuta daude:

  1. arriskuen behar adinako analisi profesionala egitea, bezeroei euren beharrizanetara hobekien egokitzen zaizkien aseguruak gomendatzeko.
  2. bezeroari bere eskubide eta betebeharren berri ematea, ADECOSEren bitartez hartu duten aseguru-kontratuari dagokionez.
  3. Bezeroari aholkuak ematea aseguruaren kontratazioaren inguruko edozein eskubideren inguruan, bereziki istripuen kudeaketari dagokionez.
  4. bezeroak esandakoa eta markatutako ildoa errespetatzea, beti.
  5. sekretu profesionala gordetzea.
  6. bezeroen eta aseguru-erakundeen artean desadostasunak egotekotan, konponbide lagunkoiak bideratzea.
  7. Langileei prestakuntza egokia emateko konpromisoa hartzea, bai langile propioei, baita laguntzaileei ere. Horrela, bezeroari kalitateko zerbitzua eta balio erantsia eskainiko zaio.
  8. bezero, aseguratzaile eta hornitzaileekiko harremanetan, jarduera profesionalean etika mantentzea.
  9. beti informazio argia, benetakoa eta zintzoa ematea edozein aldaketa egon dela jakinez gero, bai bezeroei, bai aseguru-etxeei, kontratuzko harremanean eragina baldin badauka.
  10. Bezeroekiko eta aseguru-etxeekiko harremanetan, gardentasuna bermatzea.

Adecoseren bazkide den edonor kode honi atxiki behar zaio eta errespetatzeko konpromisoa hartu.